XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer zoriona, Jesus Jaunak hautatzen baginitu, lehenago apostolu batzu egin zituen bezala, harren kontsolatzeko eta hari ahantz-arazteko jasan behar dituen laido eta atsekabeak!.

Jesus'en Bihotz on eta samurra, orai arte pairarazi balin badarotzut ere nere hoztasun eta ezacholkeriez, ordean hemendik harat, nahi zaitut zerbitzatu eta maithatu; lagun nazazu chede saindu hunen atchikitzen.

IRAKASPENA

JESUS'EK nolako amodioaz maithatu gaituen nolako esker-gabetasuna den Jesus'en ez maithatzea, gauza horiek, meditazioneari esker bakharrik adi edo konpreni detzazkegu.

Horrek, erran nahi baitu, egun guziz, meditazione pichka bat egiteko ginukela bederen oren laurden bat.

Hori da salbatzeko dugun bide hoberenetarik bat.

Santa Teresa'k dio bere meditazionea egiten duen arima eztela galduko,(...).